Entzunaldiaktiboak (argibidea)

Guri buruz...

Haize Egurrezko, Haize-Metalezko eta perkusiozko instrumentuak erakusten ditugu Donostiako Musika eta Dantza Eskolan: Flauta, Oboea, Klarinetea, Saxofoia, Fagota, Tronpeta, Tronpa, Tronboia, Tuba eta Perkusiozko instrumentuak

Txutxi Solabarrieta eta Jone Rezola (Flauta), Mikel Olazabal (Oboe), Maite Etxepare (Klarinetea) Josi Etxeberria (Fagota), Ana Huarte eta Emilio Chirivella (Klarineteak, Satur Babón (Klarinete Baxua) eta Filiberto Puertos (Saxofoia)

Duela hamabi urte lotsa alde batera utzi eta gure kontzertuak modu erakargarriago batez aurkeztea erabaki genuen.  "Egun bat Zirkuan" emanaldiarekin hasi ginen. Josean Malvido eta Pedro Palacin izan ziren gure lehenengo "ausartak" eta hasi ziren pertsonaiak antzesten...


Gure Joselontxo "bereak" egiten..
Publikoari asko gustatzen zitzaion emanaldi hau eta pixkanaka pixkanaka beste istorioak asmatu genituen, pertsonai gehiagorekin. Asi que...irakasle gehiago animatu ziren papertxoak egiten eta  "Marina, lapurra eta eskalaren notak" ipuinean, hiru aktore nagusiak ditugu, Eneko Olasagastiren laguntzarekin.

Pedro Palacín, Jone Rezola eta Josean Malvido

Kontzertu guztietarako guk idazten ditugu gidoiak eta guk geuk prestatzen ditugu atrezzo eta jantzi guztiak.
"Hertzio eta Dezibeliaren amodio istorioa"  prestatu genuenean adibidez,  ordenagailu bat kartoi kaxa handi batekin, plastikozko botila batekin eta ping-pong-eko pilotekin, eraiki genuen, gure Hertziok, laborategiko languntzaileek erakusten diotena grabatzeko. Ikusi, ikusi bideoa...


Eta pertsonaiak eskolako irakasle gehiago antzezten ditugu mozorrotuta, pelukak, begiztak, betaurreko zatar-zatarrekin eta irristagarrien gainean ere!

Iraupena eta Tinbrea (Ana Huarte eta Josean Malvido)

Intentsitate Anaiak (Juanjo Ocón eta Alfon Masach

Garaiera (Txutxi Solabarrieta)

Dezibelia eta Hertzio (Jone Rezola eta Pedro Palacin)

"Instrumentuen Pasarela"-n, jada, denok antzezten dugu. Hau desfile bat da!!!

Pedro Palacin
Txutxi Solabarrieta eta Jone Relola
Maite Etxepare, Ramón Dalmau, Satu Babón eta Ana Huarte
Mikel Olazabal
Josi Etxeberria
Filiberto Puertos
Vicente Mateu, Emilio Chirivella eta Iñaki Monserrat
Alfon Masach eta Juanjo Ocón
Antxon Romero
Juanan Díez
Josean Malvido


..eta "Musikortxea Jatetxea"-n   sukaldariak gara. Musika formetan inspiratutako platerak prestatzen ditugu.

  

Irakasleak gosetuak daude...
Pedro Musikortxea: Pedro Palacín
Eskaleak: Mikel Olazabal, Emilio Chirivella, Juanan Diez, Alfon Masach
Bea LABEA: Ana Huarte
Martin RELAFAREMI : Txutxi Solabarrieta 
Vicent RELAMIDO: Vicente Mateu


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...