Entzunaldiaktiboak (argibidea)

2018(e)ko azaroakren 14(a), asteazkena

Kontzertu berezia

Datorren abenduaren 1ean,  gure "Instrumentuen pasarela"ren bi emanaldi  berezi eskeiniko ditugu orientazioko neska-mutilentzat eta haien gurasoentzat. Musika Eskolako areto nagusian izango dira 10:00etan  eta  11:30tan.
Emanaldi honen helburu nagusia  Haize-egurrezko, Haize-metalezko eta Perkusiozko instrumentuak nahiz instrumentu hauen  irakasleak  aurkeztea da.

Narratzaile “oso berezi” batek aurkeztutako desfile handi bat da. Alfonbra gorriz jantzitako ibiltoki baten gainean, hurrengo denboraldian “eramango diren” instrumentuek desfilatzen dute. Ikusleen txaloen indarra neurtzen duen “Txalometro” baten bitartez, pasarelako erregina aukeratzen da. Nork irabaziko ote du saria?

Jakin nahi baduzue, etorri ikustera!




...eta desfilea ikusi ondoren, ariketa batzuk prestatu ditugu dena ikasi duzuen egiaztatzeko! 
Irudietan kikatu aukeratzeko:


Hemen fitxak daude ere ikusitakoa errepasatzeko! Klikatu irudietan:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...