Entzunaldiaktiboak (argibidea)

2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

Apirilak 22an etorri dira..

Gaur 194ikasle "Aitor", "Herrera", "Deustche Schule", "Jakintza" eta "Intxaurrondo","ikastoletatik etorri dira gure pasarela ikustera. Gaur denboraldi honetako azkeneko emanaldiak eman ditugu. 

Hemen uzten dizkizuegu ateratako argazkiekin egindako puzzleak. Puzzle bakoitzean botoi bat dago argazkia jaitsi ahal izateko.


Ez ahaztu aktibitateak dituzuela  hemen ikasitakoa lantzeko. Irudietan klikatu aukeratzeko. 


Hemen dituzue ere instrumentuen fitxak hobeto ezagutzeko. Klikatu irudietan:


Ariketa hauek eta aktibitate gehiago  menu honetan daude. Klikatu irudian edo menu honetara joan:



2016(e)ko apirilaren 21(a), osteguna

Orientazioko kontzertua

Atzo bete-betea egon zen gure ekitaldi aretoa: gurasoak eta orientazioko ikasleak etorri ziren gure "Instrumentuen Pasarela"-ren emanaldi berezira. Haien aurpegia ikusita, argi dago ondo pasa zutela. Eskolan ditugun haize egurrezko, haize metalezko, perkusiozko eta akordeoiko irakasleek erakutsitako instrumentuak gustatzea espero dugu eta hurrengo kurtsoan gure klasetan ikustea gustatuko litzaiguke. Anima zaitezteee!

ESKERRIK ASKO ETORTZEAGATIK!!!


2016(e)ko apirilaren 20(a), asteazkena

24 armiarma

Los Corrales del Buelna-n, Kantabrian dagoen "Gerardo Diego" Ikastetxeko, Musikako gelan egindako baliabide hau aurkeztuko dizuegu notak ikasteko  oso interesgarria dena. 



Goian dagoen armiarmaren gainean klikatzean, armiarma jaitsi eta pentagramaren leku batean geldituko da. Klikatu behar da nota horren izenean armiarma bat lortzeko.


Ondo egiten den bakoitzean armiarma bat lortzen da baina...gaizki egiten bada, lortutako armiarmen arteko bat galtzen da.
24 armiarma lortzean edo armiarmarik gabe gelditzean jokua bukatuko da.


2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

Apirilak 15ean etorri dira..

Gaur 221 ikasle "Mariaren Bihotza", "Orixe", "Ikasbide", "Herri Ametsa", "Aginaga", "Mendiola" eta "Mundaiz","ikastoletatik etorri dira gure pasarela ikustera.

Hemen uzten dizkizuegu ateratako argazkiekin egindako puzzleak. Puzzle bakoitzean botoi bat dago argazkia jaitsi ahal izateko.


Ez ahaztu aktibitateak dituzuela  hemen ikasitakoa lantzeko. Irudietan klikatu aukeratzeko. 


Hemen dituzue ere instrumentuen fitxak hobeto ezagutzeko. Klikatu irudietan:


Huek eta aktibitate gehiago  menu honetan daude. Klikatu irudian edo menu honetara joan:


2016(e)ko apirilaren 14(a), osteguna

Kontzertu berezia Orientazioko ikasleentzat

Datorren asteazkenean, apirilak 20,  gure "Instrumentuen pasarela" ren emanaldi  berezi bat eskeiniko dugu Musika Eskolako areto nagusian 18:30tan Orientzaioko neska-mutilentzat eta haien gurasoentzat.
Emanaldi honen helburu nagusia  Haize-egurrezko, Haize-metalezko eta Perkusiozko instrumentuak nahiz instrumentu hauen  irakasleak  aurkeztea da. 

Narratzaile “oso berezi”batek aurkeztutako desfile handi bat da. Alfonbra gorriz jantzitako ibiltoki baten gainean, hurrengo denboraldian “eramango diren” instrumentuek desfilatzen dute. Ikusleen txaloen indarra neurtzen duen “Aplausometro” baten bitartez, pasarelako erregina aukeratzen da. Nork irabaziko ote du saria?

Jakin nahi baduzue, etorri ikustera!




...eta desfilea ikusi ondoren, ariketa batzuk prestatu ditugu dena ikasi duzuen egiaztatzeko! 
Irudietan kikatu aukeratzeko:


Eta fitxak daude ere ikusitakoa errepasatzeko! Klikatu irudietan:


2016(e)ko apirilaren 9(a), larunbata

Pasarelan ikusitako perkusiozko instrumentuak



Ariketa hauek pasarelan ikusten diren perkusiozko instruentuak hobeto ezagutzeko prestatu ditugu. Lehenengo ikasi haien izenak eta bere soinua nolakoa den. Gero puzzleak eta ariketatxoak daude. Espero dugu zuen gustokoak izatea!

2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

Apirilak 8 an etorri dira...

Gaur 212 ikasle "Amara Berri", "Axular", "Arantzazuko Ama", "Amasorrain" eta "Amara Berri (2)","ikastoletatik etorri dira gure pasarela ikustera. Kontzertuan ikaragarri pasa dute, gure Kylo Ren-ekin batez ere...Nabaritzen da Star Wars-eko fans direla!
Hemen uzten dizkizuegu ateratako argazkiekin egindako puzzleak. Puzzle bakoitzean botoi bat dago argazkia jaitsi ahal izateko.

Ez ahaztu aktibitateak dituzuela  hemen ikasitakoa lantzeko. Klikatu irudian edo menu honetara joan:



2016(e)ko apirilaren 7(a), osteguna

Stickin' the staff

http://breezinthrutheory.com/ web orrialde bat da Musikako teoria eta konposizioa ikasteko.  Orrialde honetako atal batean joku interaktiboak daude. Horietatik bat librea da eta besteak erabiltzeko  bere ikasketa plan batean sartuta egon behar da.


 "Stickin' the staff" da jolas librea. Noten izenak klabe guztietan  ikastekoa da. Oso insteresgarria iruditzen zaigu klabe guztiak lantzeko, baina berezitasun bat dauka:...web orrialde hau Kanadakoa denez, ingelesez dago beraz,  notazio alfabetikoan dago. Pausoak:
 1."Stickin' the staff" jolasa aukeratu
2. Maila aukeratu
3. Landu nahi duzun klabea aukeratu

4. eta...jolastera!
Jolatu dezakezue hemendik:


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...