Entzunaldiaktiboak (argibidea)

2014(e)ko irailakren 4(a), osteguna

MARINA, LAPURRA ETA ESKALAREN NOTAK



Nori zuzendua:
LHko 1. mailako ikasleak.

Helburu nagusia: 
Musika eta beste arteen balioa aintzat hartzea. Eskalaren notak ezagutzea.

Deskribapena:
Eskala irakaslea musika maite duen konpositorea da, baina “Musikortxea” eskolako ikasle diren haurrekin ez da ondo moldatzen. Alaba bat du, Marina, jaiotzez itsua da eta eguna ematen du instrumentuak jotzen eta haiekin jolasten, bere kantak konposatzeko ahaleginean.
Behin batean, haien etxean lapur bat sartu zen, Eskala irakaslearen ikasle izandakoa hain zuzen ere.
Non zegoen jabetuta, musikarekin zerikusia zuen edozer suntsitzen saiatu zen, baina bertan zegoen Marina eta ulertarazi zion musika bizirik dauden sentipenetatik sortzen dela eta suntsiezina dela.
Lapurrak ulertu zuen bere marrazkiak musikaren modukoak zirela eta Eskala irakaslearekin adiskidetu zen. Aurrerantzean honen konposizioei irudiak jartzen lagundu zion.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...